XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Proiektuak bere eraginpean hartzen dituen Erakundeei txostena eta baldintzak eskatu zitzaizkien, hain zuzen, Santurtziko Udalari, Abanto eta Zierbenako Udalari, Uren Partzuergoari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuari; behin eta birritan eskatu zitzaizkien agiri horiek, baina Santurtziko Udalak baino ez zuen izapiderik bidali, iragarpena dagokion Oholtzean agerian egon zela egiaztatuz eta proiketuari inolako baldintzarik ezarri gabe.

Euskadiko Gas Baltzua, A.B.ri bidali zitzaizkion galdapen horiek eta horrek banan-banan egindako idazkien bidez erantzun zien; espedientean jasota daude eta horietan azaldu egin zen ezin zirela onartu eskatutako aldaketak, gasodiaren segurtasun eta egonkortasunagatik, lurren orografiagatik, elektra instalakuntzak daudelako, obraren interes orokorra interes partikularren gainetik egon behar delako eta, azkenik, aipatutako aldaketak egingo balira beste jabe batzurengan izango luketelako eragina.

Kontuan hartu behar da, ekainaren 15eko 10/1987 Legeak gas erregaiak kanalizazio bidez hornitzeko iharduketak onura publikotzat deklaratu zituela, baita horniketa horri buruzko ekoizketa, bideraketa eta banaketari buruzkoak ere, zerbitzu publiko bezala sailkatzen bait dira iharduera horiek lege horretan.

Kontuan hartu behar da, zuinketa aldatzeko eskatuz aurkeztutako galdapenak aztertzerakoan, utilitate eta interes publikoari lehentasuna eman behar zaiola interesatuen komenientzi partikularren gainetik; eta, instalakuntzak izan behar dituen segurtasun baldintzarik onenei lehentasunezko balioa emanez, lurraren distantzien eta erabilpenen araubideari dagokionez beste sektore batzutan indarrean dagoen legedia bete behar dela neurtu behar da, baita eskatutako aldaketak burutzeaz beste batzuri egin dakiekeen kaltea eta zuinketaren arrazionaltasun orokorra ere.

Kontuan hartu behar da, proiektuak teknikaren ikuspegitik segurtasunari buruzko arauzko baldintzak betetzen dituela, eta ukitutako Erakundeei horren berri eman zaiela.

Bestalde, hauek ere ikusi dira: ekainaren 15eko 10/1987 Legea (1987ko ekainaren 17ko EBO), urriaren 26ko 2913/1 97X Dekretuz (1973ko azaroaren 21eko EBO) onartutako Gas Erregaien Zerbitzu Publikorako Arautegia, otsailaren 25eko 378/1977 Errege Dekretua (1977ko martxoaren 16ko EBO) eta uztailaren 22ko 1775/1967 Dekretua (1967ko uztailaren 25eko EBO), 1983ko urriaren 26ko M. Aginduz aldatutako Gas Erregaien Sare eta Estekaguneen Arautegia (1974eko azaroaren 18ko M. Agindua) eta bat datozen beste xedapen guztiak.

Beraz, Lurralde Ordezkaritza honek, eman zaizkion eskurantzen indarrez, honako hau erabaki du:

Santurtziko Udalerriko Balparda auzoan kokatuta dagoen Arrigorriaga-Barakaldo-Santurtzi gasodiaren 03 Puntuan hasiera izan eta Abanto-Zierbenako udalerrian Petronor enpresaren estekaguneko balbulan amaitzen den Santurtziko Sarea-Petronorreko Estekagunea izeneko proiektuari dagozkion proiektutako instalakuntzak egiteko baimena ematen zaio Euskadiko Gas Baltzua, A.B.ri.